Hemen adierazpena:
- "Bilera bera eqite hutsa oso baikorki baloratzen dugu, izan ere, nekez elkar ulertu gaitezke, ez badugu elkarrekin hitz egiten eta ez badituqu elkarrekin hitz eqiteko zubiak eta guneak eraikitzen. Eta, beraz, norabide onean egindako urratsa dela deritzogu, eta, norabide horretan urratsak egiten jarraitzera deitzen ditugu herritarrak.
- Are gehiago pozten gaitu bilera lasaitasunez eta tonu atseginean (cordial) egin izana, eta, gainera, hainbat eta hainbat gaietan adostasuna eqon badaudela jakiteak, Horregatik, del egiten diogu Bergara Garbiari adostasun horietan sakontzera, eta batzen gaituzten elementuetan indarra jartzera,eta, ez alderantziz.
- Guk ez dugu herritarren arteko konfrontaziorik, liskarrik nahi. Udalak birziklatzearen aldeko akordio politiko eta soziala da nahi duena. Eta adostasun hori herritar guztiekin eraiki nahi dugu. Guztiok ados al gaude %70 birziklatzeko helburua jarri behar diogula Bergarako herriari? Horretan ados bagaude, goazen nola egin behar dugun guztion artean erabakitzera.
- Norabide horretan, Debagoieneko Mankomunitateak eta Bergarako Udalak helburu hori lortzea ahalbidetzen duen hondakinen bilketarako herriari aurkeztuko diogun proposamen bat landu dugu.
- Urtarrilean parte hartze prozesu zabala jarriko du martxan Udalak, proiektu horren eraikuntzan guztiok zeresana izan dezagun, eta guztion artean erabaki dezagun.
- Krispazio sozialak inori mesede egiten ez diola uste dugu, izan ere, horrek bergararron arteko bizikidetza zailtzen du. Bide horretan sakondu nahi dutenek ez gaituzte hor topatuko; bai, ordea, adostasunak eraikitzeko bidean.
- Udal gobernu honek hondakinen kudeaketa arduratsua eta eramangarria gauzatu nahi dugu, herriarekin eta herriarentzat. Gure seme-alabei guk jaso dugun Bergara baino hobeagoa, garbiagoa eta osasuntsuagoa uzteko betebehar politikoa, instituzionala eta etikoa dugu, eta krisi ekonomiko latz honetan, dirua taxuz eta xahutu gabe kudeatzeko betebeharra dugula ahantzi gabe. Irizpide horiek gidatzen dute, hain zuzen, gure jardun politiko eta instituzionala, eta horiei men eginez, egin nahi dugu aurrera, gehiengoaren adostasunarekin, Bergara Zero Zabor herria izan dadin".