"Atez atekoa geldiarazteko denon laguntza ezinbestekoa da, beraz animatu eta parte hartu. Plastikozko zabor poltsa bat zintzilikatu etxeko leiho eta balkoietan. Gure desadostasuna erakutsi beharra daukagu, guztion artean lortuko dugu!". Halaxe dio Bergara Garbiak kanpaina honetarako herritarrei egindako deiak.
Plataformatik eskerrak eman dizkiete euren deiari erantzun dieten herritarrei, eta ekimenarekin bat egitera animatu dituzte hala egin ez duten bergararrak. Herritar plataforma honek bergararren 4.790 sinadura jaso ditu atez ateko hiri hondakinen bilketaren aurka.
Bergarako Udal Gobernuak bilera bat egin asmo du bihar, eguaztena, goizean, gaia aztertzeko.