Herritarren nahia aintzat ez hartzea leporatu dio Bergara Garbiak Udalari

Ander Monedero 2012ko abe. 11a, 18:49

Bergara Garbia plataformako kideek atzo atez ateko hondakinen kudeaketari buruz egindako osoko bilkura monografikoak emandakoaren balorazioa egin dute. Bertan, Bilduko gobernuaren jarrera "inposatzailea" dela salatu dute eta atez ateko sistema "garestia, deserosoa eta herriaren itxura degradatuko" duela nabarmendu dute.

Bergara Garbiaren apustua 5. edukiontzia dela azpimarratu dute eta birziklapen tasak gora egiteko kontzientziazioaren eta heziketaren alde apustu egiten dutela adierazi dute.

Atez atekoaren aurkako plataformako kideek atzoko bilkuran Udal gobernuak Bergara Garbiak jasotako 4.691 sinadurak kontuan ez hartu izana eta 6 hilabetez Jesus Elortza alkatearen erantzunaren zain izan direla ere salatu dute.

Plataformaren esanetan, nahiz eta atez atekoaren ezarpenak atzera bueltarik ez izan, hondakinak jasotzeko sistema horren aurka protestatzen jarraituko dute. Horretarako, atez atekoaren aurka dauden herritarrei dei egin diete, paperez betetako plastikozko poltsak balkoietan zintzilikatzeko.

Bergara Garbia plataformatik, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste plataformekin batera, bailara mailako manifestazioa egin nahi dutela ere adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak