Atez ateko bilketa sistemaren kontrako eta bosgarren edukiontziaren aldeko Bergara Garbia herri plataformak Bergarako alkatearekin biltzeko eskaera egin du Udalean. Atez atekoaren ezarpen prozesua bertan behera uzteko eskatuko diote eta herri galdeketa egiteko. Bergara Garbia plataformako kideak haserre daude Udal Gobernuaren jarrerarekin, uste dut, atez atekoa inposatzen ari direla eta herritarren borondateari bizkarra eman diotela.
Udal Gobernuari eskatzen diote herri kontsulta egiteko eta plataformako kideen hitzetan Bildu eta Aralareko ordezkariek "predikatzen dute hori praktikan jarri beharko lukete". Orain arte aipatutakoaz gain, atez ateko hondakinen bilketa sistema atzera pausua dela uste dute "zikina" delako.
Protestak egingo dituzte
Sinadura bilketaren ostean, protestak egiteko asmoa daukatela azaldu dute. Atez atekoaren kontra dauden herritarrei beraien desadostasuna publiko egiteko aukera eman nahi diete, baina oraindik zehaztu gabe dago protesta egiteko bide hori zein izango den.
Legazpin egin zen moduko manifestaziorik egingo den galdetuta, erantzun dute asmoa dela baietz, eta hori horrela izan dadin lanean dabiltzala.