Atez atekoaren gaineko informazio-bulegoa aurkeztu dute Bergaran

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 24a

Datorren astelehenean Bergarako Oxirondo azokan, atez ateko zabor bilketa sistemaren gaineko informazio bulegoa zabalduko dute lehenengoz. ‘Hondakinekin selektiboak gara’ lelopean, atzo jai giroan aurkeztu zuten bulegoa, adin guztietako herritarrak parte hartzera animatuz.

Ekintza ezberdinak antolatu zituzten arratsaldean zehar, lehenengo umeen txanda izan zen. Material berrerabilgarriak erabiliz, plastiko botilak edo diskoak esaterako, Gabonetako apaingarriak egin zituzten eta hauek Gabonetan herria apaintzeko erabiliko dira.

Umeek jolastu bitartean, konposta egiteko ikastaroa antolatu zuten eta bertara 40 bat pertsona gerturatu ziren.

Ondoren, bulegoaren gaineko informazioa eman zuten eta Mikel Laskurain aktoreak, iragana eta zaborrean oinarritutako esketx batekin amaitu zuten ospakizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak