Atez ateko bulegoaren irekiera

Maialen Gonzalez 2012ko azaroaren 22a

Bihar, azaroak 23, ostirala, irekiko da atez ateko bulegoa. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekintza antolatuko dira.

Atez ateko bulegoak bihar, hilaren 23an, zabalduko ditu bere ateak. Hori dela eta, arratsaldean zehar zenbait ekintza antolatuko dira.

17:00-19:00 bitartean, umeentzako tailerrak. Gabonetako apaingarriak egingo dira materiala berrerabiliz. Etxetik CDak ekartzea eskertuko da. Bide batez, apaingarriak, Gabonetan Bergara apaintzeko erabiliko dira. 

18:00-19:00 bitartean, Konpost ikastaroa. Autokopostaje kanpainan izena eman dutenentzat izango da.

19:00etan, atez ateko bulegoa inauguratuko da. Ekitaldia eta antzerkia Mikel Laskurainen eskutik. Gerturatzen diren guztientzako txokolatada eta luntxa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak