Horregatik, Udalak jakinarazi nahi die herritarrei lasai egoteko horrelako deirik jasotzen badute eta, benetakoak direla egiaztatu nahi badute, aukera dutela Mankomunitatera, 943 793 399, zenbakira deitzeko.
Debagoieneko Mankomunitateak atez-atekoari buruzko informazioa zabaltzeko eta jasotzeko informatzaileak kontratatu ditu. Horietako lau Bergarako Udalarekin ari dira lanean etahurrengo egunetan herriko baserrietan, dendetan eta tabernetan bisitak edo telefono deiak egingo dituzte, hiritar horiek etxeko zaborra kudeatzeko dituzten beharrak eta ohiturak zeintzuk diren jakiteko eta ondoren sistema berria behar bezala egokitzeko.