EAJko ordezkariek gogorarazi dute 'Atez ate ez! 5. edukiontziari bai! Eman hitza herriari' plataformarekin bat egiten dutela. Sinadurei sarrera emateko aurkeztutako testuan eskatzen dute materia organikoa batzeko bosgarren edukiontzia ezartzea: "Gure iritzian, bergararrok geroz eta urrats gehiago ematen ari gara zaborra modu selektiboan jasotzen eta era honetan, birziklapen maila handitzeko bideak ipintzen. Bosgarren edukiontziaren bitartez materia organikoa biltzeko egokiena arduratzen kanpaina bati ekitea dela uste dugu. Baina inolaz ere ez dugu onartzen udalaren aldetik inposaketarik herritar guztion eguneroko bizimoduan hainbesteko eragina duen eredu berri bat ezartzeko".
Hori horrela, Udal Gobernuari eskatu dioten atez ateko bilketa sistema "bertan behera uztea beste herri batzuetan gertatu den moduan". Bestela, herri kontsulta bidez bergararrei hitza ematea ahalbidetzea eskatu dute.