Lau bilera uztailean
Bilerak honako orduetan eta lekuetan izango dira:
- Uztailak 3, Martokoko eskoletan (19:00).
- Uztailak 4, Ipintza Institutuan (19:00).
- Uztailak 9, Zabalotegi aretoan (19:00).
- Uztailak 10, Miguel Altuna Institutuan (19:00).
Bi informazio bulego
Udalak jakinarazi du laster bi informazio bulego irekiko direla herrian atez atekoaren gaineko azalpenak emateko. Bulego bakoitzak bi informatzaile izango ditu eta arreta bulegoan bertan emateaz gain, herriko dendetara ere hurbilduko dira hauei behar duten informazioa eta laguntza helarazteko.