Ez da hori GHK-k eskatuta Donostiako enpresak egingo duen lan bakarra, berari esleitu baitio Zubietako obra baterako egin beharreko lur mugimenduen gaineko auditoria ere. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, hondakinen kudeaketarako plan alternatiboaren aurretiko fasea landuko du Altair Ingeniaritza S.L.-k.
Asmoa da Epeleko konpost planta 2013 erdialderako egotea prest; hala jakinarazi zuen Josu Pereda Mankomunitateko Ingurumen batzordeko kideak GOIENAri eskainitako elkarrizketa batean.