Hala, Carlos Ormazabal Ingurumen diputatu ohiak esan zuen egun Europako herrialde aurreratuenetan errauskailua birziklapenarekin lotzen dela, hondakinak erraustean sortu eta ondoren erabilgarria den energiagatik. "Aurreikusitako errauskailuarekin, 60.000 gipuzkoarrendako argindarra sor daiteke" azaldu zuen eta EAJtik eredu horren aldeko apustua egiten dutela gaineratu zuen.
Ormazabalen esanetan egungo errauskailuen kutsadura maila oso baxua da, eta horren adibide jarri zuen Paris edo Viena bezalako hirietan, hiriaren erdian daudela errauskailuak.
EAJtik edukiontzi sistema aurreratu baten alde egiten dutela gaineratu zuen Ormazabalek, eta atez atekoa ere kritikatu zuen, bere esanetan ez duelako kudeaketa intergala posible egiten, eta inposatutako sistema delako.
Hitzaldira joandako herritarrak egungo edukiontzi sistemarekin ahalik eta gehien birziklatzera animatu zituen diputatu ohiak, baita atez atekoaren kontrako firma bilketetan parte hartzera ere.