Aintzane Oiarbide EAJko bozeramaileak jakitera eman zuenez, atzo goizean herritar talde batek atez ateko sistemaren aurka jasotako sinadurak errejistratu zituen udaletxean. 3.000 sinadura inguru direla aurreratu zuen Oiarbidek. EAJ oposizioko alderdi nagusia izanik, herritar horiek EAJrengana jo dutela eta haiek hasitako lanarekin jarraituko dutela esan zuen EAJko bozeramaileak: "Espero dut herritarrei bizkarrik ez ematea eta beraien eskaera kontuan izatea Udal gobernuak".
Atez atekoaren kontrako sinadurak batzen dihardute, era berean, Arrasaten eta Oñatin, herritar batzuek.
Arrasateko alkateak bando bat eman du argitara, esanez, Arrasaten sinadurak batzen ari direnak edo horien bultzagileak, gezurretan ari direla.