Usurbilgo kasua aztergai izan zuten atez atekoaren gaineko hitzaldian

Txomin Madina Milikua 2012ko martxoaren 17a

Hiri hondakinen inguruan herritarrak informatzeko abian jarritako prozesuaren barruan, atzo izan zen hirugarren hitzaldia Bergarako osoko bilkuren aretoan.

Zer zabor: posible da atez atekorik gabe? izenburupean eskaini zuten lehenengo hitzaldia Usurbilgo Zero Zabor taldeko Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik. Hiri hondakinen inguruan dagoen arazoa azaldu zuten lehenengo, eta Usurbilen atez atekoarekin izan duten esperientzia ere azaldu zuten hitzaldian zehar, besteak beste aurrera eramandako parte-hartze prozesuak berbagai hartuta. Hitzaldi praktikoa izan zen,  konposta nola egiten den edo atez ateko sisteman erabiltzen diren kuboak erakutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak