Zabalotegira bertaratzen direnek parte hartu ahal izango dute galderak eginez. Horretaz gain, Goiena.net-etik zuzen-zuzenean emango da saioa streaming bidez eta erabiltzaileek uneoro, galderak, iruzkinak edo iritziak bidali ahal izango dituzte sare sozialak baliatuz.
Atez atekoa, bosgarren edukiontzia...
Hiri hondakinen kudeaketa egokiena gaur eta hemen. Horixe eztabaida saioaren izenburua. Atez atekoa, bosgarren edukiontzia, errauskailua... Horiek izango dituzte eztabaidagai. Oro har, hiri hondakinak batzeko eta kudeatzeko moduez jardungo dute. Zein den hobea, garbiagoa, merkeagoa... Bakoitzaren ikuspuntuez, ereduez, alternatibez...
Hiri hondakinen kudeakaterako alderdi bakoitzak planteatzen duen eredua, hondakinen arazoa, gehiago birtzikatzeko moduak... Datu ekonomikoak, hau da, hiri hindakinak batzeko kostuak, azpiegiturak, parte hartzea...
Une honetan, denon ahotan dagoen gaia. Bereziki, Gipuzkoako Bilduk lurraldeko 34 herritan atez atekoa ezartzeko hartutako erabakiaren ostean.
Debagoieneko Mankomunitateak eta Goienak antolatu dute elkarrekin mahaingurua.
Honako hauek hartuko dute parte:
- Juan Karlos Alduntzin (Bildu).
- Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ).
- Denis Itxaso (PSE-EE).
- Rafael Olaizola (PP).
- Rebeka Ubera (Aralar).
- Mikel Izagirre (Ezker Anitza).
Moderatzailea:
- Goiatz Arana.
Parte hartzeko moduak:
- E-postaz: hondakinak@goiena.com
- Twitter: #hondakinak
- Zuzenean: aretora joan eta bertan galdera eginez.