Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak ikusteko geratzen diren sarrerak txarteldegian salduko dituzte

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ots. 13a, 12:34

Joan zen astean jarri zituzten salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Zazpikoloroa azken ikuskizunerako sarrerak Bergaran. Aratusteetan Bergaran, ohikoa den moduan, bi emanaldi eskainiko dituzte Udal Pilotalekuan eta ia 500 sarrera geratzen dira saltzeko. Zapatuan bertan, ikuskizunen aurretik, txarteldegian, jarriko dituzte salgai.

1.800 sarrera jarri zituzten saltzeko joan zen astelehen eta martitzenean eta 472 geratzen dira. 272 salgai jarriko dituzte 16:00etako emanaldirako. Eta, beste 200, 18:30erako.

Bestalde, domekako ikuskizunerako, hau da, Zirtaka taldearen Maddi pirata antzerki emanaldirako txarteldegian 800 sarrera jarriko dituzte salgai, emanaldi egunean bertan, domekan.

Udal Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak egubakoitzean, 22:30etik aurrera, eskainiko duten Ai amatxo! ikuskizunerako sarreren salmenta bere bidetik doa. 7 eurotan eskura daitezke Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan.

Azkenik, zapatu gauean Oxirondo azokan izango den Mozorro afarirako txartelak ere salgai daude txartelak salgai ondorengo tokietan: Depor tabernan, Ariznoan eta Kultur Etxean. Prezioa: 15 euro (Berogailuak egongo dira).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak