Iaz Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak eskaini zuten Aratusteetako kontzertuan Hartza ekarri zuten gogora. Eta aurten kalera atera nahi izan dute, eta Xamatz taldeko kideek Sorgin dantza prestatuko dute, esandako moduan.
Eta Hartza izango da protagonista. Bergarako gizon dotoreak sokatik helduta ekarriko du Hartza Bergarako kaleetara eta Hartza herriko haurren atzetik ibiliko da lasterka.
Ohitura honekin, garai batean Eguen gizenak zuen garrantzia berreskuratu nahi da. Izan ere, Bergaran Aratusteak eguen gizenarekin hasten ziren. Maite Barrena jai batzordeko kidea izan da bultzatzailetariko bat.
Eguenekoaz gain, egubakoitzean, Xabi Solano eta Zigo DZ, biak ere Esne Beltzakoak, izango dira gaztetxean, Bergarako Trikitilariek antolatuta. Era berean, Udal Pilotalekuan Ai, amatxo! eskainiko dute Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak.
Zapatuan, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen azken ikuskizuna, Zazpikoloroa (bi emanaldi), mozorro afaria eta gaueko erromeria, Imuntzo eta Belokirekin, besteak beste. Domekan, umeendako antzerkia: Zirtaka antzerki taldearen Maddi Pirata. Eta, martitzenean, karaokea eta Debagoieneko Jardunaldi gastronomikoak, beste batzuen artean. Egitarau oparoa, hortaz.
Hemen egitaraua
Eguena 16:
- 19:00: Ohitura zaharrei jarraikiz Sorgin dantza Xamatz taldeak eskainita, Bergarako Txistulari Bandaren laguntzarekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Barrenkalean, Simon Arrietan, Fraiskozurin eta Martinez Iralan.
- Horrekin batera, Musika eskolako trikitilarien kalejira ere egingo da eta Hartza herriko kaleetan ibiliko da.
- Era berean, herriko hainbat tabernetan Aratusteetan hain ohiko diren txarri belarri eta txarrankak eskainiko dituzte.
Egubakoitza 17
- Goizean zehar Zuhaitz feria San Martin plazan.
- 19:00: Xabi Solano eta Zigor DZren (esne Beltza) emanaldia Gaztetxean. Antolatzailea: Trikitixa taldea.
- 22:30: Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Bergarako Udal Pilotalekuan. Sarrera: 7 euro. Sarreren salmenta: Aldez aurretik Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan.
Egitaraua
Lehen zatia
Bergarako Udal Musika Banda:
- Manhattan skyline. D. Shire.
- Overture to a new age. J. de Haan.
- Eloise. P. Ryan.
- Ihauterietako dantzak. Herrikoia.
Bigarren zatia
Bergarako Udal Musika Banda eta Orkestra Sinfonikoa:
- Ai amatxo!. Abba. Alfredo Gonzalez Chirlaquek egindako moldaketa.
Zuzendaria: Alfredo Gonzalez Chirlaque.
Zapatua 18
- 16:00: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Zazpikoloroa emanaldia Bergarako Udal pilotalekuan. Sarrera: 5 euro.
- 18:30: Bonba japoniarrak San Martin Agirre plazan.
- Ondoren, Bergarako erraldoi, kiliki eta buruhandien kalejira, Elgoibarko dultzaina jotzaileen laguntzarekin. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Telesforo Aranzadi, Herri Lagunak, Irala, Barrenkalea eta San Martin plaza.
- 18:30: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Zazpikoloroa emanaldia Bergarako Udal pilotalekuan. Sarrera: 5 euro.
- 18:30-21:30: Dj mozorro jaialdia Zabalotegi aretoan.
- 20:30: Sei Gurpil txarangaren kalejira Bergarako kaleetan, eta ondoren denok batera azokara mozorro-afarira.
- 21:30: Mozorro afaria azokan Sei Gurpil txarangaren animazioarekin. Afal ondoren txarangarekin dantzaldia azokan. Txartelak salgai ondorengo tokietan: Depor tabernan, Ariznoan eta Kultur Etxean. Prezioa: 15 euro (Berogailuak egongo dira).
- 22:30: Erromeria Imuntzo eta Beloki taldearekin San Martin Agirre plazan.
- 24:00: Sei Gurpil txarangarekin kalejira San Martin plazara.
- 24:30: Erromeria Imuntzo eta Beloki taldearekin San Martin Agirre plazan.
Domeka 19
- 17:00: Zirtaka antzerki taldearen Maddi Pirata ikuskizuna udal pilotalekuan. Etorri pirataz mozorroturik! Sarrera: 3 euro.
Martitzena 21
- 16:15-19:15: Karaokea eta dj festa San Martin plazan.
- 16:30: Musika Eskolako Gazteen Bandaren kalejira. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herri Lagunak, Domingo Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.
- 19:00: Debagoieneko X. jardunaldi gastronomikoak. Pintxo dastatzea Munibe Plazan.
- 19:30: Les enfants kale animazioa San Martin Plazan.
Mozorrotzeko gonbita
Bergarako Udalak mozorrotzeko gonbidapena luzatzen die tabernari, komertzio eta oro har herritar guztiei.
Zapatuan, egun guztian zehar, mozorrorik onenari eta giro hoberena jartzen duen talde edo banakakoari saria emango dio Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteak: 260 euro Bergarako taberna eta jatetxeetan gastatzeko.
Udal pilotalekuko emanaldietan eserlekuetan eseri beharko da. Debekatuta dago zutik egotea eta eskaileretan esertzea.