Gipuzkoan azkeneko urteotan gora egin du zabor hondakinen artetik bereizten den materia organikoak. Batetik, bosgarren edukiontzi marroia hainbat herritan jarri delako, tartean, Aretxabaletan. Eta, bestetik, gero eta herri gehiagotan ezarri delako atez ateko zabor batze sistema, Antzuolan, esaterako. Eta, helburua da, etorkizun hurbilean gero eta herri gehiagotan jartzea atez atekoa. Deabagoieneko Mankonunitateak, esaterako, apustu garbia egin du sistema horren alde eta hurrengo Oñatin eta Bergaran ezarri nahiko luke.
Zer egin konpostarekin?
Materia organikoa tratatzeko konpostaje planta bakarra dago, ordea, lurraldean. Azpeitian. Lapatxekoa. Eta, berau, kolapsotik hertu dagoela dio Alduntzinek.
Hori dela-eta, San Markoko Mankomunitatea osatzen duten Usurbil, Hernani eta Oiartzunen, materia organikoa Lapurdiko Itxasu herrira bidaltzea aztertzen dihardute. Herri horietatik Azpeitira edo Itxasura antzeko distantzia dagoela dio Ingurumen diputatuak.
Lapatx plantak 2.500 tona hondakin organiko kudeatu ditzake urtean, baina iaz 4.004 tona iritsi zitzaizkien, Usurbil, Hernani eta Oiartzunek organikoa bereizita biltzeko aukera jarri zutenez gero.
Hiru herri horiei Itsasuko konpostaje plantan (Lorekin) askoz merkeago aterako litzaieke organikoa konpostatzea (tonako 50 euro) orain arte derrigor bidali behar duten Lapatxen baino (tonako 130 euro), Anduntzinek emandako datuen arabera.