Bergarako aiztogintza eta guraizegintzari buruzko liburua aurkeztuko du Jose Antonio Azpiazuk

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 3a

Cuchilleria y tijereria de Bergara en la Edad Moderna izenburuko liburua, Jose Antonio Azpiazu historiagilearen azkena, datorren astean aurkeztuko dute. Liburua da Aro Modernoari buruzko ikerketaren ondorioa. Ikerketa honetan, Bergaran Aro Modernoan labanagintzak eta guraizegintzak izan zuen garrantzia azaltzen du. Liburua aurkeztearekin batera, gaiaren gaineko berbaldia emango du historiagileak. Azaroaren 11n, egubakoitza, izango da, 19:00etan, udaletxeko Pleno Aretoan. Gaur 19:45ean Goiena magazinean izango da.

Liburu digitala da aurkeztuko dutena. Bergarako Udal artxiboko laguntza jaso du Azpiazuk ikerketa burutzeko.

Hain justu ere, Serorak Debagoienean (XVI-XVIII) liburuarekin hasitako bildumaren bigarren alea da aurkeztuko dena. Bergarako Udalaren helburua da, egiten diren ikerketak argitaratzea eta zabalkundea ematea.

Hala, www.bergarakoartxiboa.net/argitalpenak atalean pdf-a eskegiko dute: irakurgarri, inprimagarri eta deskargagarri. Liburuak apropos egindako diseinua eta maketazioa du. Aipatutako pdf-a, erakargarria izateaz gain, barruko eta kanpoko estekak ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak