San Martzialen omenez Bergaran

Edu Mendibil 2011ko ekainaren 30a

Aspaldiko tradizioari jarraituz, letania errezatuz igo dira erromesak San Martzialera gaur goizean. 07:30ak pasatxo abiatu dira Santa Marina elizatik. Tenperatura freskoarekin eta euri mehatxuarekin ekin diote ibilbideari eta eguraldiaren erruz, agian, aurreko urteetan baino jende gutxiago batu da gaur. 150 lagun inguruk hartu dute parte igoeran.

Esan bezala, letania errezatuz joan dira eta hiru kilometro inguruko igoeraren ostean, San Martzialgo ermitan meza ospatu da. Ondoren, txokolatea dastatu ahal izan dute bertaratuek. Ohiko erroskillak ere ez dute hutsik egin gaurko festan. Erromeria domekan ospatuko dute ehunka bergararrek San Martzialgo zelaietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak