Lasterketa 89. kilometroan irabazi du Frailek, Gorlara bidean dagoen azken kurba itxian. Puntu horretaraino Frailerekin batera Aitor Gonzalez (Debabarrena), Javier Moreno (Caja Rural), Ramon Domene (Seguros Bilbao), Nick Van Geffen (Caja Rural) eta Igor Merino (Naturgas) iritsi dira, baina Frailek azken kartutxoa erretzea erabaki duenean Aitor Gonzalez bakarrik izan zen hari aurre egiteko gauza –8 segundora–; besteek ez zuten horretarako hankarik, hausporik. Frailek ez die kontrarioei bere gurpila hartzeko inongo tarterik utzi, eta iaz ez moduan, gaurko lasterketan irabazlea lasai asko ikusi dugu garaipena behar den moduan ospatzen, azken metroez gozatzen.
Aipatzekoa ibarreko ordezkari bakarra izan dugula proban, nagusien kategorian estreinatu berria den Jon Rivero bergararra. Lasterketa amaitzea lortu zuen, 76. postuan (Kronika osorik bihar, Goiena paperean).
Sailkapena:
1 Omar Fraile 2:24:25
2 Aitor Gonzalez 8ra
3 Javier Moreno 16ra
4 Ramon Domene 22ra
5 Nick Van Geffen 22ra
6 Igor Merino 22ra
7 Imanol Iza 52ra
8 Ibai Salas 52ra
9 Antonio Molina 52ra
10 Francisco Garcia 52ra
11 Rafael Marquez 52ra
12 Fernando Grijalba 1:16ra
13 Antonio Pedrero 1:16ra
14 Sergio Ruiz 1:16ra
15 Quentin Pacher 1:16ra
16 Jesus Del Pino 1:40ra
17 Jon Larrañaga 1:40ra
18 Julen Mitxelena 1:40ra
19 Jon Oria 1:40ra
20 Jordi Simon 1:40ra
21 David Gonzalez 1:40ra
22 Israel Nuño 1:40ra