Muriñondoko suteak 8 hektarea kiskali ditu

Goiena 2010ko uzt. 28a, 17:32
Ezustea ederra hartu zuten atzo Bergaran, Mekolalden. Eguerdi aldean sutea piztu zen Muriñondoko inguruneko basoan eta suhiltzaileek, mendiko koadrilek eta boluntarioek gogor egin behar izan zuten arratsalde osoan lan, sua itzaltzeko. Diputazioko Basogintza zerbitzutik jakinarazi digutenez, 8 hektarea kiskali ditu suteak.

Sua ordu bata eta laurden aldera hasi zen; erreketa baten kontrola galtzerakoan. SOS Deiaken partikular baten deia jaso zuten. Jarraian, Zubillagatik suhiltzaileen kamioi bat abiatu zen Bergarako Mekolalde auzora, Agerre baserritik gora dagoen ingurunera.

 

Arratsalde osoa eman zuten suhiltzaileek, mendiko koadrilek eta hainbat boluntariok kea eta suaren garren aurka lan egiten. Guztira, 20 lagunetik gora parte hartu zuten itzaltze lanetan. Kosta egin zitzaien sutea kontrolatzea, arratsaldeko lehen orduetan gogor jotzen zuen-eta ingurune horretan haizeak.

 

Kontrolpean izatea lortu zutenean, suhiltzaileek lurra bustitzeari ekin zioten, suak ostera ere indarra hartu ez zezan. Gaueko 10:00ak arte ibili ziren zeregin horretan. Gauerdian dena aurreikusi bezala zegoela ikusita alde egin zuten suhiltzaileek.

Suteak 8 hektarea kiskali dituela esan digu Bergarako basozain Mikel Azkaratek; pinudi hektarea bi eta gainerakoa, basobera. Diputazioko Horren harira, Basogintza zerbitzuko Iñaki Azalzak azaldu digu nahiko sute handia izan dela Bergarakoa eta Gipuzkoan gertatzen diren suteen ehuneko hirugeitabostean hiru hektarea baino gutxiago erretzen direla. Horrekin batera, esan digu atzoko eguna ez zela bereziki arriskutsua.

 

Sasoiari buruz ere hitz egin digu Alzazak. Kantauri aldean udan arrisku larregi ez dela egoten dio, eta gurean, sute gehienak urritik martxora bitartean direla esan digu.

Gogorarazi du, dena dela, erreketa egin aurretik baimena eskatu behar dela beti. Baimenaz gain, basoak garbi izatean garrantziaz ere berba egin du.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak