Hasi dituzte indusketa lanak Seminarioko elizan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 6a, 16:34
Dagoeneko hasi dituzte Bergarako Seminarioko elizako indusketa lanak. Makinak lanean dabiltza seminarioko elizan, eta lehenengo fruituak lortu dituzte; antzinako lurzoruak uste zena baina zati handiagoa hartze du. Lanak gizarteratzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Abuztuan zehar, astelehenetik egubakoitzera izango dira bisitak, 17:30ean. Komeni da aurrez deitzea turismo bulegora –943779128–.

2007an Seminarioko elizan egindako zundaketetan jasotako emaitza garrantzitsuen ondorioz hasi dira indusketa hau egiten. Izan ere, zundaketa haietan frogatu zen aztarnategia emankorra dela.

Bergarako historia

Bergarako historiaren ezagutzan sakontzeko baliagarriak izan daitezkeen datuak eta informazioa atera daiteke indusketa lan honetatik.

Bisita gidatuak

Hori guztia maila zientifikoan geratu barik, Udaletik berebiziko garrantzia ematen diote zabalkundeari; herritarren artean informazio hori dibulgatzeari, alegia. Horretarako, bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisita gidatuak abuztu osoan egingo dituzte; astelehenetik egubakoitzera, arratsaldeko 17:30ean. Komeni da aurrez deitzea turismo bulegora –943779128–.

Bisitariak, txundituta

Bisita gidatu baten izan gara, eta han zeuden lagunekin berba egin dugu. Paula Malagatik etorri da, familia guztiarekin.  “Bergara bisitatu dugu lehenengo, parrokia ikusi dugu eta gero hona etorri gera. Ez geneukan honen berri… eta polita eta interesgarria iruditu zaigu”, esan digu Paulak Seminarioko elizaren gainean galdetuta.

Jordi eta bere familia Kataluniatik etorri dira. Euskal Herrian orain dela lau urte egon ziren eta berriro errepikatu dute. Seminarioko elizako indusketa lanak sorpresa izan direla azaldu digu: “Kasualitatea izan da. Egia esan oso interesgarria iruditu zaigu, berriro itzuli beharko dugu lanak nola doazen jakiteko”, azaldu du.

Izan ere, jakiteko dago oraindik Andres de Madariagaren gorpua elizan aurkitu duten marmolezko hilobian dagoen edo ez.

Lanek urrira arte jarraituko dute; makinekin egun gutxi barru amaituko dute, gero, eskuz egin beharreko lana geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak