EAJk eskatu du Eduegi baserria babesteko AHTren aurrean

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 14a, 17:39
Desjabetze espedientea gelditzeko ere eskatu du, ADIFeko ordezkariak kaltetuekin batzartu arte

EAJk eskatu dio Jaurlaritzako Garraio Sailari AHTren Bergara-Bergara tartean dagoen Eduegi baserria babesteko. Horrekin batera, espropiazio espedienteak gelditzeko ere eskatu dio, "ADIFeko ordezkariak tarte horretako kaltetuekin elkarrizketatu arte, kontuan izanda, gainera, Eduegi baserriak Kultura Ondasun eta Monumentu izendapena duela". 
Erredakziora bidalitako oharrean azaltzen du Maribel Vaquero legebiltzarkideak, "AHTren prozedura aurrera" doala eta "tarte horretan derrigorrezko desjabetzeak hastear" daudela. Hori horrela, eskatzen dute "ekimena ahalik eta laisterren eztabaidatzea Eusko Legebiltzarrean".

Aurrekariak

Eskari hori egiteko aurrekariak honela azaltzen ditu Varquerok: "AHTren EAEko zatia 2000 urteko azaroan onartu zen Espainiako Sustapen Ministerioaren txosten informatiboaren bitartez. Gero, Udalek eta kaltetuek aurkeztutako helegiteak direla eta, zati hori hegoalderantz aldatu zen. Hala,  Jaurlaritzak eta Sustamen Ministerioak osatutako Batzorde Teknikoak adostu egin zuen Arrasate-Elorrio-Bergara trenbide-begistako oinarrizko proiektua. Horrek kalteak gutxitzen zituen eta ingurumen integrazioa hobetu, Eduegiren babesa bermatuz".
Legebiltzarkideak gehitzen duenez, "2008ko apirilean proiektua Bergarako Udalera bidaltzen da eta Udalak oinarrizko proiektua PTSarekin bat ez datorrela alegatzen du, azterlan berria eskatuz. Ondorioz, Sustapen Ministerioa hasierako azterlanera bueltatzen da, 2008ko azaroan". Varqueroren iritziz, "Arrasate-Elorrio-Bergara loturako proposamen berri horrek Bergara-Bergara zatian aldaketa garrantzitsuak eragiten ditu, esaterako, Eduegi, Loidi, Loidi Etxeberri eta Askasibar Bolue baserrietan".
Horrekin guztiarekin 2008kourte hasierako oinarrizko proiketuan jasotzen diren hobekuntzak kontuan hasr daitezela ere esaktu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak