- Eguna: otsailaren 11, ostirala.
- Ordua: arratsaldeko 7ak.
- Lekua: Bergarako Udaletxeko Pleno aretoa.
Partehartzaileak:
- Juan Martin Elexpuru, liburuarenegilea.
- Jaione Isazelaia, irudienarduraduna
- Victoriano Gallastegi, Bergarakoalkatea.
- Miren Azkarate, Kultura sailburua
- Ibon Sarasola, euskaltzaina
Liburuaren edukia: 12.000 sarrera, milaka azpisarrera, esapide eta esaera zahar, gaztelania-euskara, deklinabidea, aditza, herriko euskaran idazteko irizpideak, 800 argazki, mapak, koadroak, 768 orrialde
Prezioa: 30 euro. Liburudendetan salgai.
1. Hiztegia: Ibon Sarasolaren hitzaurrearen eta liburuaren nondik norakoak azaltzen dituen sarreraren ondoren hiztegia dator. 1969-2004 epean egindako lana da. Bergara aldeko hitzak jaso dira batik bat, baina baita Debagoieneko beste herrietakoak eta Debabarreneko Soraluze eta Eibarkoak ere.
Herritarren ahotik entzun ahala edo magnetofoia erabiliz jaso dira hitzak, eta aurrez gure eskualdean beste batzuek egindako lanez ere baliatu gara: Toribio Etxebarria, Kandido Izagirre, Juan San Martin eta abar.
Ondorengo elementu hauek ager daitezke hiztegi honetako sarrera bakoitzean: hitza mugagabean eta mugatuan; azentua; ezaguera maila: hitza zenbateraino den ezaguna edo erabilia; kategoria gramatikala; zein lekutan esaten den; landare eta abereen izen zientifikoa; esanahia euskaraz, gazteleraz, edo bietara; aipuak, aipuen jatorria: lekukoa edo idatzizko iturria; jakingarriak; azpisarrerak: esapideak eta esaerak; sinonimoak eta antonimoak.
2. Liburuaren beste parteak: Hiztegi luzearen ondoren, bilaketak errazten dituen gaztelania-euskara hiztegia dator. Gero, deklinabidea, aditza, eta herriko euskaran idazteko irizpideak oso era didaktikoan.
3. Irudiak.: Asko zaindu da estetika. Azal ikusgarriak iragartzen du barruan datorrena: ehundaka argazki eta marrazki. Jaione Isazelaia arduratu da alor honetaz. Bi mapa ere badatoz, eskualdekoa eta herrikoa, Luis Lonbiderenak.
4. Nori zuzendua: Edozein euskaldunek aterako dio zukua liburuari. Eskoletan eta euskaltegietan erabiltzeko ere oso egokia izan daiteke.
5. Egilea: Juan Martin Elexpuru, Uberan (Bergara) 1950ean jaioa. Ikastolako eta UNEDeko irakasle ohia. Idazlea. Hiztegi hau izan zen bere doktoretza tesiko gaia.