Ander Muruak jokatuko luke Lau eta Erdiko finala, Peio Etxeberriak ezingo balu

Julen Murua Mesonero

Ander Murua Jokin Altunaren aurka, hirugarren postua erabakitzeko partidan.

Etxeberriak begian duen arazoagatik partida ez jokatzea erabakiko balu, Muruak hartuko luke haren lekua Zabalaren aurkako finalean, Altunari ebakuntza bat egin berri diotelako sudurrean.

Peio Etxeberriak alarma guztiak piztu zituen materialaren aukeraketa egunean, begiko arazo batengatik Lau eta Erdiko finala jokatzeko erabateko bermerik ez zuela jakinarazi zuenean. Hasiera batean, zenoztarrak finala ez jokatzea erabakiz gero, Jokin Altuna izan behar zen haren ordezkoa (hirugarren postua erabakitzeko partida irabazi ziolako Ander Muruari). Azkenean baina, Pelota Pro Ligak iragarri du Muruak hartuko lukeela Etxeberriaren lekukoa, aurrelari nafarrak finalean ez egotea erabakiko balu.

Hortaz, domeka arratsaldean Bizkaia frontoian egon beharko da Murua, Etxeberriak hartzen duen erabakiaren zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak