Laugarren postua Muruarendako

Oihana Elorza Gorostiza

Jokin Altunaren aurka jokatu du Aitor Muruak arratsaldean Uarkapen. 22 eta 13 tantotan bukatu da partidua, amezketarraren alde, eta laugarren postua, beraz, arrasatearrak lortu duena. Egindakoarekin pozik eta zaleei oso eskertuta dagoela esan du etxekoa.

Lau t´erdiko pilota txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dituzte arratsaldean Arrasateko Uarkapen pilotalekuan Jokin Altunak eta Aitor Muruak. Biek jokatu dute erasokor, baina amezketarrak irabazi du hiru ordu laurden eskas iraun dituen partidua: 22 eta 13. Hala, hirugarren postua lortu du Altunak eta laugarrena Muruak.

Partiduaren amaieran egindako adierazpenetan, gaur zein txapelketan zehar egindakoa lanarekin oso pozik dagoela aitortu du arrasatearrak, eta gehitu du oso eskertuta dagoela zaleen aldetik jaso duen babesagatik eta erantzunagatik. Uarkape goraino bete da partidua bertatik beratara ikusteko.

Hurrengo domekan, hilak 22, jokatuko dute txapelketako finala Peio Etxeberriak eta Jabi Zabalak Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Datorren urteko ligaxkan egongo da Aitor Murua.

Beñat Rezustak, irabazi

Partidu honen aurretik, binaka, Senar-Iztueta eta Rekalde-Rezusta bikoteek jokatu dut elkarren kontra. 19 eta 22 izan da partiduaren azken emaitza, bigarrenen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak