"Kezkatuta" dago Mondrate kirol instalazioen "egoera txarragatik"

Ibai Irasuegi Garai

Mondrateko eta Coraseko jokalariak, zapatuan, kantxatik ura kendu nahian. Argazkia: Mireia Bikuña. 

Areto Futboleko Bigarren B Mailako bederatzigarren jardunaldiaren bueltan, Mondrateren eta Coras Futsal Zaragozaren arteko partidua bertan behera geratu zen zapatuan, euri zaparrada baten ondorioz ur asko sartu zelako kantxara. 

Musakolako kirol instalazioen "egoera txarraren" harira, Mondrateko jokalari Xabi Gorroñogoitiak adierazi du taldea "kezkatuta" dagoela: "Orain dela denbora batetik hona, bagenekien zein zen egoera. Udalarekin ere harremanetan izan gara hasieratik, eta diagnostiko bat egin zen, arazoari konponbide bat topatu nahian". Lehenengo diagnosi haren erantzuna izan zen konponketa-lanek "kostu handia" zutela. Denbora kontuengatik, maiatzetik irailera bitartean ez zen posible obra amaitzea, eta, horrenbestez, esku-hartze batzuk egin zituzten. "Konponketa-lan batzuk egin zituzten, baina, ikusi den moduan, ez dira nahikoa izan. Kirol instalazioak txarto daude", azaldu du Gorroñogoitiak.
 

Neurriak hartu ditu udalak

Musakolako kiroldegiko kantxako sabaiaren egoeraren diagnosia abiatu du Udalak, gertatutakoaren ondoren. Hori horrela, kantxan egin beharko dituzten esku-hartzeak zeintzuk diren jakin bitartean, asteburu honetan jokatzekoak diren partiduak Iturripen izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak