Aurretiazko borondateen dokumentuaren gaineko saio berriak Kulturaten, abenduaren 1ean eta 15ean

Jokin Bereziartua Lizarazu

Aurreko saioak izandako harrera ona ikusita eta izena eman arren parte hartzeko aukerarik izan ez zuten pertsona batzuk geratu zirenez, Arrasateko Udalak aurretiazko borondateen dokumentuari (ABD) buruzko informazio-saio berriak antolatu ditu abendurako. 

Dokumentu horren bidez, pertsona bakoitzak bere osasun-arretari buruzko nahiak eta jarraibideak idatziz jaso ditzake, etorkizunean bere kabuz adierazteko gai ez den egoera baterako. Saioak Kulturaten (Loramendi) egingo dira, abenduaren 1 eta 15ean, 09:00etatik 11:00etara. Parte hartzeko, Arrasateko osasun-zentroan eman beharko da izena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak