Aurretiazko borondateen dokumentuaren gaineko bi saio Kulturaten, azaroan

Jokin Bereziartua Lizarazu

Herritarrei aurretiazko borondateen dokumentua ezagutzeko eta formalizatzeko aukera eskainiko zaie, norberaren zaintzei eta lehentasunei buruzko erabakiak hartzea sustatzeko. Bi saio egingo dira, azaroaren 16an eta 30ean, 10:00etatik 12:00etara, Kulturateko Loramendi gelan. Parte hartzeko osasun-zentroan eman beharko da izena. 

Udaletik ohar bidez aditzera eman dutenez, norberak bere osasun-arretari buruzko erabakiak hartzea eta bere balioak eta lehentasunak errespetatuak izatea funtsezkoa da. Horretarako, aurretiazko borondateen dokumentuak (ABD) aukera ematen du pertsonak bere kabuz hitz egin ezin duenerako zaintzei buruzko jarraibideak jasota uzteko.

Dokumentuaren garrantziaz jabetzeko eta herritarrei hura egiteko prozesuan laguntzeko, bi saio antolatu dira Arrasaten, azaroan. Ekimenaren bidez, dokumentuaren inguruko informazioa eskainiko da, eta hura formalizatzeko aukera ere izango dute interesa duten herritarrek: "Aurretiazko borondateen dokumentuak pertsonaren duintasuna eta lehentasunak errespetatzen laguntzen du, eta, aldi berean, gertukoen erabakiak hartzeko zama arintzen du. Gainera, edozein unetan aldatu edo baliogabetu daiteke". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak