Ander Muruak ezin izan zuen atzo, domeka, Lau eta Erdiko finalerako txartela eskuratu, Javier Zabalaren aurka 22-11 galduta. Kantxan galdu arren, harmailetan nagusi izan ziren Muruaren zaleak, eta herrikideen babes handia jaso zuen arrasatearrak Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Partida amaieran harmailetara gerturatu zen Murua, eta zutik agurtu zuten zaleen aitortza eskertu zuen.
Datorren domekan, azaroaren 15ean, etxean izango du zaleekin elkartzeko beste aukera bat. Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatuko du hirugarren posturako partida, Jokin Altunaren aurka. Sarrerak salgai daude dagoeneko: https://baikopilota.eus/entradas/