Talentuaren Berrikuntza Zentroa aurkeztu dute Garaian

Eneko Azurmendi Barrena

Gaurko aurkezpena. (Argazkia: Garaia).

Garaiak eta nGloba Strategy erakundeek hitzarmena sinatu dute, Garaia Parke Teknologikoaren instalazioetan kokatuko den Talentua Berritzeko Zentroa sortu eta abian jartzeko. Gaur egin dute horren aurkezpena.

Ekimenaren helburua Debagoieneko eta Euskadiko enpresei talentuaren kudeaketa hobetzen laguntzea da, diagnostikoen eta ekintza-plan praktikoen bidez, pertsonen ongizatea eta enpresen lehiakortasuna uztartuz.

Gaurko aurkezpenean izan dira Virginia Amilibia eta Iratxe Pascual, nGloba Strategy enpresako bazkide zuzendariak eta Idurre Albizu, Garaia Parke Teknologikoko Negozio Garapen eta Komunikazio arduraduna.

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak