Hona hemen Leintz Bailarako Ekiolaren ezohiko batzar orokorreko gai zerrenda:
- Aurreko aktaren onarpena berrestea.
- Akta onartzeko bazkideak izendatzea.
- Modalitatea aldatzeko akordioa: Autokontsumoa.
- Proposatutako estatutu-aldaketak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Baldintza orokorretan eta partikularretan proposatutako aldaketak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Baldintza berriak sinatzeko prozesuaren azalpena.
- Finantzaketa-sistema berria onartzea: Kuota.
- Bazkideen partaidetza-ehunekoa murrizteko akordioa.
- Bazkide berrientzako nahitaezko eta borondatezko ekarpenen kontzeptuan zenbatekoak onartzea.
- Energia banatzeko irizpidea onartzea.
- Autokontsumoaren kudeatzailea izendatzea.
- Zaintza Batzordea izendatzea.
- Galde-eskeak.
Itzulpen zerbitzua
Batzar Orokorrean itzulpen zerbitzua eskainiko dute. Hala, batzarra gazteleraz jarraitu ahal izateko, esteka bat sortuko dute. "Itzulpen zerbitzua gura duenak aurikularrak eraman beharko ditu etxetik", azaldu dute.