Txarly Usher y las Canciones Asesinas taldea, ostegunean, Kooltur ekimenean

Josu Bilbao Atxutegi

Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, eskainiko dute emanaldia Txarly Usherrek eta bere taldeak, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

La Casa Usher, Los Carniceros del Norte eta beste hainbat taldetako gidari izan den Txarly Usherrek 40 urteko ibilbidea errepasatzeko bira abiatu du. Punk ilunaren eresiak diren kantu horiek zuzenekoetara berriro ekartzeko, talde berezia batu du Txarly Usherrek: Jordi Vila (Trogloditas, Kinki Boys), Marga Alday (Kinki Boys, MoonShakers), Nago Jauregi (MoonShakers) eta Orkatz Ira (Ejemplares, Soma 101). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak