Buzkantzarekin bete dute sabela Garagartzako jaien lehen egunean

Oier Zumarraga Aranburu

Migelitaren jaitsierarekin, umeentzako karaokearekin eta buzkantza egosi berriaren dastaketarekin hasi dituzte jaiak.

 

Buzkantzaren bueltan elkartu dira Garagartzako jaien lehen egunean. Buzkantza egosi berria mahaira atera, platerak bete eta bapo jan dute bertaratutakoek, urtero hutsik egiten ez duen hitzordu gastronomikoan. Beste behin ere, arrakastaz erantzun dio jendeak auzoko jaietako ikurretako bat bilakatu den buzkantza-janari.

Aurretik, Migelitaren jaitsierak eta boloak eman diote hasiera jai egitarauari, eta umeentzako karaokea izan dute ondoren. Buzkantzak hartu du gero protagonismoa, baina asteburua hasi besterik ez da egin: zapatuan eta domekan ere izango dute zer ospatu Garagartzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak