Buzkantza zapore eta doinuez harago, asteburu osorako plana Garagartzako sanmigeletan

Jokin Bereziartua Lizarazu

Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen emanaldia Garagartzan, iazko jaietan. 

Oñatin, Aretxabaletan eta Angiozarren ez ezik, Arrasaten ere ospatuko dituzte San Migel jaiak aste bukaera honetan. Buzkantza-janik eta Buzkantza Rock jaialdirik ez da faltako aurten ere, ezta umeendako zein erretiratuendako planik ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, gozatzera etorriko den herritar oro dago gonbidatuta. 

Hona hemen 2026ko jaietako egitaraua: 

Egubakoitza, irailak 25

  • 18:00 Migelitaren jaitsiera eta boloa. 
  • 18:30 Umeendako karaokea. 
  • 19:30 Buzkantza-janaren hasiera. 
  • 22:00 Laminaren etorrera. 
  • 22:30 Kontzertu akustikoa: Oier eta Aratz. 
  • 00:30 Berakatz-zopa. 

Zapatua, irailak 26 

  • 12:00 Puzgarriak eta zezen mekanikoa, egun osoan zehar. 
  • 12:30 Herri kirolen erakustaldia eta bermuta. 
  • 15:00 Auzo-paella. 
  • 17:00 Bingoa eta irrintzi txapelketa. 
  • 20:00 Buzkantza Rock jaialdia: Garazi eta Amaiur; eta Ginka Biloba.
  • 23:00 Zezen suzkoa. 

Domeka, irailak 27 

  • 11:00 Haurrendako jolasak eta buruhandiak. 
  • 12:00 Meza. 
  • 12:30 Euskal dantzak, Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearekin. 
  • 13:30 Bermuta eta auzo-luntxa. 
  • 15:30 Jaien amaiera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak