Birzikleta Azoka: 175 artikulu salgai, eta arrasatear ugari mauken bila

Jokin Bereziartua Lizarazu

Arrasateko Mugikortasun Astearen barruan, Birzikleta Azoka egin dute gaur, hilak 19, Azoka Plazan. 175 artikulu jaso dituzte aurten, gehientsuenak bizikletak, eta azokako ateak ireki orduko herritar asko hurbildu dira bigarren eskuko bizikleta edo osagarriak erosi nahian. Modu jasangarriagoan eta osasungarriagoan mugitzeko proposamena dakar aurten ere azoka bereziak. 

Arrasateko Udaleko Ingurumen Saileko teknikari Nerea Lazpiurrek gogora ekarri du nola funtzionatzen duen azokak: "Azokaren aurretik, hiru egunetan zehar, materiala jaso dugu. Herritarrak jartzen dio prezioa materialari eta guk etiketatxoa jartzen diogu prezioarekin. Gaur, azoka egunean, material guztia ateratzen dugu. Saltzen denaren dirua gutun-azal baten gordetzen dugu eta datorren martitzenean, irailak 22, itzuliko diogu dirua materiala utzi duen jabeari. Saltzen ez den materiala irailaren 22an itzuliko diogu jabeari". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak