MLAKOOPen 60. urteurrena ospatu dute Arrasateko Biteri Plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu

MLAKOOPen 60. urteurreneko festa, Biteri plazan. 

Mondragon Lingua eta Alecop kooperatiben elkartzetik sortutako MLAKOOPek festa berezia antolatu du gaur, irailak 18, Arrasateko Biteri Plazan. Ingelesezko antzezlan didaktikoa, instalazio elektriko bat muntatzeko aukera eta Sin+ taldearen erromeria izan dituzte, besteak beste. 

“Duela 60 urte jaio ginen Alecop eta Mondragon Lingua, eta 60 urte betetzen ditugu aurten. Ospatu beharreko zerbait da. Gure kooperatibako jardunaren zati txiki bat kalera atera nahi izan dugu", adierazi du MLAKOOPeko errektore kontseiluko kide eta euskara koordinatzaile Aitziber Iturricastillok. 

Herritar bat, instalazio elektriko bat muntatzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak