Eklipsearen harira, landa auzo batzuetan neurriak hartuko ditu Arrasateko Udalak

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 11

Bedoña eta Udala auzoetarako hainbat neurri ipiniko dituzte indarrean, Gipuzkoako Aldundiarekin batera. Autoa ahalik eta gutxien erabiltzea da aholku nagusia.

Abuztuaren 12ko eklipse dela eta Arrasateko Udalak Gipuzkoako Aldundiarekin batera
hurrengo neurriak hartuko ditu landa auzoetan pertsonen segurtasuna bermatzeko eta
egunean zehar trafikoaren kudeaketa errazteko.

Bi neurri dira aipagarrienak. Alde batetik, Bedoña auzora ezin izango de autoarekin igo, errepidea zabaltzeko egiten ari diren obrak tarteko, erabiltzen diharduten makinek aparkalekua okupatzen dutelako.  Hala, bidea ez dago erabilgarri autoendako. Beste alde batetik, Udala auzoko aparkalekua betetzen den unean, ezin izango da autoz igo. Bidea itxi egingo dute, eta oinez bakarrik igo ahal izango da.  Horren harira, autobus zerbitzua indartuko du Udalak.

Aurretiko planifikazioa

Bestalde, auzo horietan bizi diren herritarrei joan-etorriak aurrez planifika dezaten eskatu dute udal arduradunek. "Udalak eskertzen du herritarrek ulertu eta lagundu izana murrizketa horien aurrean, beharrezkoak baitira segurtasuna eta jardunaldiaren garapen egokia bermatzeko", azpimarratu dute prentsa-ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak