Autobusak Udala auzora, eklipsea ikustera joateko

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 11

Fenomeno astronomikoa ikustera joan nahi duten herritarrendako Udala auzora igortzeko autobus zerbitzu berezia ipiniko Arrasateko Udalak: igotzeko 18:00etatik 19:30era, eta jaisteko 20:30etik 22:00etara.

Autoen erabilera saihestu asmoz, autobus zerbitzu publikoa indarrean egongo da abuztuaren 12an, eklipsea ikustera joateko. Avanza enpresak emango du zerbitzua eta joan-etorrirako aukera egongo da: Arrasate-Udala ibilaldia egingo du 18:00etatik 19:30era, eta Udala-Arrasate 20:30etik 22:00etara. San Frantzisko, Arimazubin eta Udalak egingo ditu geldialdiak.

Eklipse eguneko autobus zerbitzuak herri arteko zerbitzuaren tarifa izango du, eta Mugi txartelarekin ordaindu ahal izango da. Bestalde, Udalak ere eskatu du marra jarraitua dagoen lekuetan ez aparkatzea, eta ahal dela autobusez joatea, eklipsea ikustera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak