Arrasateko EAJ-PNVk "irmotasun osoz gaitzetsi" du abuztuaren 8ko larunbat goizaldean, udalerriko ostalaritza-establezimendu batean, zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzako agente batek jasandako erasoa.
Jeltzaleek prentsa oharra kaleratu dute, eta azpimarratu du "edozein eraso argi eta ñabardurarik gabe gaitzetsi" behar dela. "Indarkeria ezin da normalizatu, eta ez du inolako justifikaziorik". Arrasateko EAJ-PNVren ustez, "ezinbestekoa da udalerrian bizikidetza, errespetua eta segurtasuna bermatzea", eta edozein jokabide bortitzen aurrean erantzun irmoa defendatzen duela jaso du oharrean.
Irailean, mozioa
Testuinguru horretan, udal talde jeltzaleak iragarri du iraileko Osoko Bilkurara Euskal
Poliziari babesa adierazteko mozioa eramango duela, haren lana aitortzeko eta Arrasaten bizikidetzaren eta segurtasunaren aldeko konpromisoa indartzeko. "Arrasateko EAJ-PNVk indarkeria mota oro gaitzesten duela berresten du, baita errespetuan eta segurtasunean oinarritutako bizikidetzaren aldeko konpromisoa ere".