Ertzain bat zauritu dute Arrasateko taberna batean egondako borrokan

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 10a

Gertakaria zapatutik domekara bitartean izan zen, zerbitzuz kanpo zegoen agente batek bi emakumeren arteko borroka batean, bitartekari lanak egin gura izan zuenean.

Segurtasun Sailak kaleratutako oharrean zehazten da Arrasateko gertakaria ostalaritza-establezimendu batean izan zela, domeka goizaldean, 02:45 aldera. "Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat bi emakumeren arteko borrokan bitartekari lanak egiten saiatu da, eta, ertzain gisa identifikatu ondoren, pertsona talde batek eraso egin dio. Zauritutako agentea osasun-zentro batean artatu dute, gorputzean jasotako kolpeen ondorioz".

Arrasatekoaren aurretik eta ostean, beste Ertzain batzuk zauritu dituzte, Eibarren eta Gasteizen, hamalau pertsona atxilotuz. Segurtasun Sailak "irmoki" gaitzestu ditu eraso horiek. Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak adierazi duenez “onartezina da edozein pertsonaren aurkako edozein eraso edo indarkeria-ekintza. Eta, bereziki, gizarte gisa zuzentzen gaituzten segurtasuna eta bizikidetza-arauak bermatzeko lan egiten dutenen aurka”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak