Ad Hoc Orkestrak kontzertua eskainiko du San Juan de Diosen

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 27a

Ad Hoc orkestrako talde argazkia. Argazkia: Ad Hoc.

Herbehereetako 70 musikarik osatutako udako orkestrak abuztuaren 11n joko du San Juan de Dios Arrasateko egoitzan, Euskal Herrian egiten ari den biraren barruan.

Ad Hoc Oporretako Orkestrak udako kontzertua eskainiko du abuztuaren 11n, 10:30ean, San Juan de Dios Gipuzkoaren Arrasateko egoitzan. Herbehereetatik etorritako 70 musikarik osatutako orkestrak Euskal Herrian egingo duen biraren barruan egingo du geldialdia Arrasaten, eta adin guztietako publikoari zuzendutako emanaldia egingo dute.

Ekimen hau San Juan de Dios Gipuzkoak osasun mentaleko arretaren humanizazioarekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da, artatutako pertsonen ongizate emozionala, parte-hartzea, inklusioa eta errekuperazioa sustatzeko.

Ad Hoc Oporretako Orkestra ez da lehen aldiz Debagoienean izango. 2024an ere eskaini zituen kontzertuak Bergaran eta Arrasaten, eta aurten ere eskualdera itzuliko da. Gainera, aurtengo ekainean, Bergaran ere egin zuten emanaldia.

 

Kontzertua iragartzeko kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak