Jarduketak 683.408,28 euroko inbertsioa izango du (BEZa barne), eta obrek bost hilabeteko iraupena izango dute. Irune Berasaluze foru bozeramaileak aurreratu duenez, lanak udazkenean hasiko dituzte.
Berasaluzek gogorarazi du aipaturiko pantailak iazko urte amaieran San Josepen jarritakoei batuko zaizkiela. "Auzoko eta inguruko bizilagunen bizi-kalitatean eragin zuzena duten inbertsioak dira", gaineratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak "trafikoak eragindako zarata murrizteko gune sentikorretan" bultzatzen duen ekintza-planaren barruan kokatzen da esku-hartzea. "Plan horrek lurraldeko hainbat puntutan esku-hartzeak aurreikusten ditu, eta 2026 eta 2027 urteetan 3,5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da", azaldu du Berasaluzek.