Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasateko San Josepe auzoan pantaila akustikoak instalatzeko obren azken faseari ekingo dio dagoeneko eta bihar, egubakoitza amaituko du pantaila-lerroaren instalazioa. Azken lanak amaituta, datorren martitzenean bi erreietan trafikoa normaltasunez berrezarriko dela aurreikusten dute.
Plangintzaren arabera, bihar, egubakoitza, pantailen instalazioa amaituko dute eta abenduaren 20an, zapatua, metalezko hesia jarrita amaituko dituzte lanak. Ordutik aurrera, astelehenean, obra-hesiak kenduko dituzte eta abenduaren 23an, martitzena, zirkulazioko bi erreiak gaituta geratuko direla aurreikusten dute.
Zera azaldu dute Aldundiko ordezkariek: "Esku-hartze hau Aldundiaren Zarataren aurkako Ekintza Planaren barruan kokatzen da, eta auzoko baldintza akustikoak nabarmen hobetzea ahalbidetuko du, 400 pertsona ingururi eraginez, egindako neurketen arabera".