Jose Riviere omendu du Abaroa erretiratuen etxeak

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko uztailaren 6a

Jose Riviere, erdian, txapelarekin eta zapiarekin. (Argazkia: Anabel Dominguez).

Mondragon Hotelean egin duten bazkari batekin omendu dute hiru hamarkada baino gehiago elkartearen alde lan eskerga egin duen Jose Riviere.

Jaiotzez kataluniarra izan arren (Terrasa), ia bizitza osoa Arrasaten darama Jose Rivierek. 30 urte baino gehiago egin ditu Abaroa erretiratuen etxean eta azken hamazazpi urteak, gainera, presidente gisa, 2009an hartu baitzuen kargu hori. Horrez gain, Gipuzkoako Erretiratuen Elkarteko presidente izandakoa ere bada.

Aurtengo martxoan utzi zuen Abaroako zuzendaritza batzordea eta Roberto Zazok hartu zion lekukoa presidente gisa. Gaur, astelehena, omenaldia egin diote Mondragon hotelean. Hala, txapelaz eta zapiaz, ordenagailu eramangarri bat ere oparitu diote. Riviereren emaztea eta senideak ekitaldian izan dira, baita Maider Morras alkatea ere; hain zuzen, hark jantzi dio txapela presidente ohiari, eta Jasone Giraldo Ongizate zinegotzia ere han izan da, Arrasateko gainontzeko erretiratuen etxeetako ordezkariekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak