Jose Riviere da Abaroako presidente berria

Ubane Madera 2009ko mar. 31a, 12:33
Jose Riviere, orain arte egoitzako diruzain eta idazkari izan dena izendatu dute Abaroako presidente berria. Atzo arratsaldeko batzar nagusian aukeratu zuten bazkideek. Horrez gainera, egoitzaren lekualdaketarekin lotuta, jakinarazi zuten Arrasateko Udalarekin berbetan dabiltzala egoitza berrira joateko bazkideen segurtasuna bermatzeko.

Hain zuzen ere, egoitza berriari dagokionez, Jose Rivierek kontatu zuen oro har, bazkideak ez daudela oso pozik egoitza berriarendako aukeratu duten lekuarekin, herriaren erdigunetik "urrun" dagoelako; aldiz, egoitzako presidentearen ustez, gaur egun San Andres auzoa gertu dago Arrasateren erdigunetik.

Horrez gainera, oro har begiratuta, Etxaluzen eraikitzen diharduten egoitza berriaren gaineko balorazio positiboa egin du Abaroako presidente berriak; alde batetik, espazioari dagokionez, orain arte baino gehiago izango dutelako egoitzako bazkideek; eta bestetik, egoitza eraikin berria izango denez, teknologia berriekin egindakoa izango delako eta besteak beste, argitasun handiagoa izango duelako. 

Hori bai, Rivierek azpimarratu du badagoela konpondu beharreko arazo bat: egoitza berrira joateko erretiratuek errepidea zeharkatu beharra. Horren harira, Abaroakoek gura dute segurtasuna bermatzeko neurriren bat har dezala Arrasateko Udalak. Eta hain zuzen ere, kontu hori Udalarekin lantzen dabiltzala azpimarratu zuen Abaroako presidente berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak