"Euskarari uko egitea pribilegiorako bide" bihurtu dela salatzeko deia, Arrasateko Protokoloaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko uztailaren 1a

Arrasateko protokoloaren aurkezpena Kulturaten, 2023ko apirilean.

Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak dei egin die herritarrei Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako elkarretaratzeetan parte hartzera. Uztailaren 2an izango dira protestok, EAEko hiru hiriburuetako campusetan, 12:00etan. 

Euskalgintzaren Kontseiluak "irmo" salatu du Unibertsitatera sartzeko probako (USaP) Euskara eta Literatura II azterketan zenbait ikaslek izan dituzten emaitza eskasak euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldi antolatutako baliatu izana: "Auzi horrek azken egunotan izan duen bilakaera ikusita argi geratu da oldarraldi politiko, mediatiko eta judizialaren agerraldi berri batean aurrean gaudela. Gainera, larritasun berezia du agerraldi honek, oldarraldiaren beraren eragin eremua zabaldu duelako, euskararen desofizializazio prozesua indartu duelako, eta euskarari uko egitea pribilegiorako bide bihurtu duelako". 

Uztailaren 2ko elkarretaratzeak iragartzeko kartela. Irudia: Euskalgintzaren Kontseilua. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak