Ez zen nobedadea izan, publikora jaistearena. Baina ikusgarritasuna eman zion emanaldiari, eta zaleek eskertu egin zuten gertutasun hori. Valentziatik iritsi berria zen La Perra Blanco taldeko abeslariak, Alba Blancok, sarritan egiten du hori –gaur Herbeheretako Lulboompop jaialdian joko dute– eta harekin batera jaitsi ziren, baita ere, beste zenbait musikari. Hala, roots rock eta rockabilly doinuez gose zirenek ondo asetu zuten sabela andaluziarren emanaldiarekin.
Datozen asteotan batera eta bestera ibiliko dira, eta berriro ikusi gura dituenak, abuztuaren 10ean izango ditu gertuen, Utielen (Huesca).