Campusari izena ematen dion Drone Soccer diziplinaz baliatuta, gazteek aukera izango dute droneen, teknologiaren eta talde-lanaren bitartez ikasi eta ondo pasatzeko: droneak muntatzen eta pilotatzen ikasiko dute, Scratch bidezko programazioan lehen urratsak egingo dituzte eta pilotutza-zirkuituetan trebatuko dira, besteak beste.
Hiru astetan parte hartu ahalko da: uztailaren 6tik 10era, 13tik 17ra nahiz 20tik 24ra. Astebeteko prezioa 250 euro da; bi edo hiru aste hartuz gero, 225 euro aste bakoitzeko.