Santa Barbaratik bota ohi dituzte su artifizialak sanjuanetan, baina beroak eragindako lehorteak erabat baldintzatzen du biharko hitzordua.
Era berean, Udalak gogorarazi du indarrean dagoela San Juan suak pizteko debekua, Herriko Plazakoa izan ezik. Piroteknia erabiltzea ere debekatuta dago, hau da, etxafuegoak, petardoak, bengalak eta sua duen edozein elementu; entzierroaren hasierako eta amaierako etxafuegoak izan ezik, "funtsezko segurtasun-elementuak" direlako.
"Arduraz jokatzea dagokigu herritar guztioi. Zaindu dezagun elkar", adierazi dute.